Irudi misteriotsu hau protagonistek gida gisa duten arrasto bakarra da, RARA AVIS LIBER izeneko sekretu berria deskubritzeko. Aurretik Zisne beltzaren misterioa eta Piratak ikastetxean abenturak bizi izan ondoren, Xabier, Gabriele, Maria, Noam, Kirsten eta Pablo haren letrak deszifratzeko irrikan ari dira.
Badakite RARA AVIS sare sekretua dela eta letren atzean arrastoak ezkutatzen direla; eta arrastoek, altxorra aurkitu arte, Bilbao Hiribilduetako leku batetik bestera gidatuko dituzte. Badakite hor nonbait dagoela euren zain; eta misterioaren atzean ezkutatzen dela… RARA AVIS LIBER. Non egongo ote da? Aspaldidanik hain ondo gordetako sekretua agerira aterako al dute?
Haiekin batera joan eta lagundu beste abentura honetan!